Behin baino gehiagotan aurkeztu ditugu blog honetan, Descartes appletak. Itzelezko lana eginda dago hainbat proiektutan: ADIM, EDAD, La aventura del saber, PI...
Javaren azken bertsioarekin, Javaren 7.40 bertsioarekin hain zuzen ere, arazoak sortu dira, eta ezin dira applet horrek ikusi. Hori ekiditeko asmoz, eta Descartes material horiek edozein terminaletan (PC, Netbook, Tablet edota Smartphonen) ikusi ahal izateko, Descartes JS teknologiara igarotzen edo itzultzen ari dira lan guztiak. Oraingoz, ez dago material asko itzulita, baina badakigu ekinean dabizela proiektuz proiektu lanean. Orain arte egindakoa hurrengo web gunean topa dezakegu: http://proyectodescartes.org/