(2019-08-24) Zer dago kontsumitzen ditugun elikagaien atzean? Nork eta non ekoizten ditu? Nola eta noiz? Non erosten ditugu? Zergatik? Zein da elikagai horiek ekoizten dituzten ustiategien tamaina eta lurra lantzeko sistema? Zer ari gara jaten?

Asteroko erosketa eta eguneroko jatorduetako elikagaiez hitz egitean, ezinbestekoa da nekazaritzaz eta horrek lurralde antolamenduan izan duen eta duen trataeraz eta garrantzirik ezaz aritzea. Agian, hobe litzateke zuzenean esatea: lurraldearen planifikazioan nekazaritza, nekazaritza lurrak eta nekazariak ez dira ia kontuan hartu. Euskal Herrian azken hamarkadetan garatutako lurralde eredu desarrollista horren adibide garbia da, sistematikoki nekazaritza lurrak beste jarduera, azpiegitura edota uneko «lehentasunak» betetzeko erabili baitira. Herri eta eskualde guztietan gertatu da.