(2018\08\18) Iruritako Sagues alderdian etorkizunean egin daitezkeen babes ofizialeko etxebizitzaren bat alokairuan hartzeko interesa izanen lukeen 35 urtez beheitiko edozein baztandarrek, abuztuaren 20ra arteko epea duBaztango Udaleko gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri eta izena emateko;gizartezerbitzua@baztan.eus e-postara idatzi eta izen-abizenak, jaiotza data, herria eta telefono zenbakia idatzi behar dira. Izena emateak ez du inor behartzen etxebizitza hori alokairuan hartzera. Udalak zerrenda bat egin nahi du, benetako behar eta interesik ote dagoen ikusteko