Ordenación del Territorio
67.7K views | +1 today
Follow
Ordenación del Territorio
Ordenación territorial de Navarra
Curated by OBTENDOC
Your new post is loading...
Your new post is loading...
Scooped by OBTENDOC
Scoop.it!

Babes ofizialeko etxebizitzak eskatzeko aukera

 (2018\08\18) Iruritako Sagues alderdian etorkizunean egin daitezkeen babes ofizialeko etxebizitzaren bat alokairuan hartzeko interesa izanen lukeen 35 urtez beheitiko edozein baztandarrek, abuztuaren 20ra arteko epea duBaztango Udaleko gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri eta izena emateko;gizartezerbitzua@baztan.eus e-postara idatzi eta izen-abizenak, jaiotza data, herria eta telefono zenbakia idatzi behar dira. Izena emateak ez du inor behartzen etxebizitza hori alokairuan hartzera. Udalak zerrenda bat egin nahi du, benetako behar eta interesik ote dagoen ikusteko

No comment yet.
Scooped by OBTENDOC
Scoop.it!

Gazteendako babes ofizialeko etxebizitzak

Gazteendako babes ofizialeko etxebizitzak | Ordenación del Territorio | Scoop.it

(2018\08\10) Iruritan, Sagues alderdian, behar sozialak dituztenendako etxebizitzak daude aspaldidanik. Dena den, egoera kaxkarrean daude eta Baztango Udala Nasuvinsarekin harremanetan jarri zen, etxebizitza horien egoera aztertu eta aterabide egokia emateko pausuak eman zitzan. Azken hilabete hauetan udalaren eta erakundearen artean bilera desberdinak egin dituzte, bertatik bertara etxebizitza horien egoera aztertu da eta irtenbidea aurkitu nahian adostasun batera ailegatu dira Baztango Udala eta Nasuvinsa. Duela bi aste lortutako akordioaren arabera, Baztango Udala prest legoke Sagues alderdiko etxebizitza horiek eraitsi eta Nafarroako Gobernuko erakunde publikoa denari lursaila uzteko, honek, bere aldetik alokairuan emateko etxebizi-tzak egin ditzan. Etxebizitza horiek babes ofizialeko etxebizitzak izanen lirateke, batetik, 35 urtez beheitiko gazteendako, bertzetik, urritasunak dituztenendako eta baita bertze behar sozialak dituztenendako ere. Babes ofizialeko etxebizitzak, alokairuan emateko.

No comment yet.