Sarean bilduak
19 views | +0 today
Follow
Sarean bilduak
Ene begietatik iragazitako aurkikuntzak
Curated by Pello Mikelena
Your new post is loading...
Your new post is loading...
Rescooped by Pello Mikelena from Solar Energy projects & Energy Efficiency
Scoop.it!

Sistema fotovoltaikoen batez besteko salneurriak beherako joera azkarra darakus AEBetan

Sistema fotovoltaikoen batez besteko salneurriak beherako joera azkarra darakus AEBetan | Sarean bilduak | Scoop.it

(Phys.org) —Instalatutako eguzki plaka fotovoltaikoen prezioa modu esanguratsuan jaitsi zen Ameriketako Estatu Batuetan 2012ko datuei so, eta joera berari darraio 2013ko lehen erdian. Aurreko urteetako kostuen aldean ehuneko 6tik 14ra arteko jaitsiera egiaztatu da. Tarte hori energia sortzeko jarri bide den sistemaren neurriaren arabera izaten aldeketei dagokio. Iruzkindutako artikuluaren egileetariko batek, hots, Galen Barbosek dioenez, hirugarren urtez jarraian gertatu da sistema fotovoltaikoen salneurriaren merketze prozesu hau AEBetan.

Via Pol Bacquet
Pello Mikelena's insight:

Berkeley laborategietako ingurumen energien arloko teknologien saileko arduradunen lana izaki, aintzat hartzeko moduko ondorioa da, eta, bide batez, gure artean alor horrek azken aldian jaso duen babesgabetze ahaleginari eta tratu bidegabeari kontrajartzen zaio.

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Munduko hegazti askerik zaharrenak txundituta utzi ditu zientzialariak 62 urterekin txitoa izan berri baitu.

Munduko hegazti askerik zaharrenak txundituta utzi ditu zientzialariak 62 urterekin txitoa izan berri baitu. | Sarean bilduak | Scoop.it

Munduan ezagutzen den basa hegaztirik zaharrena ama izan berri da 62 urterekin. Adina datu arbuiagarria baino ez ote da?

Pello Mikelena's insight:

Eztabaida eta solasaldietan errazegi darabilgun argudioa izan ohi da "hori ez da naturala". "Ez da eskuarki gertatzen" edota "ez da ohikoa" adierazi nahi izaten dugu eta naturara jotzen dugu adibide zorrotz eta gaindiezinen bila.

Hara bada, naturan salbuespenak gero eta ohikoago bilakatzen ari dira. Esan genezake zernahi dela gertagarri eta borondatearen zein naturaren zilegitasuna eskuzabaltasunez neurtzen direla. Bejondeiala Wisdom (jakituria, harrapazank!).

more...
No comment yet.
Rescooped by Pello Mikelena from Sarean bilduak
Scoop.it!

Landa eremu txiroa eguzki indarrarentzako merkatu bilakatzen ari da

Landa eremu txiroa eguzki indarrarentzako merkatu bilakatzen ari da | Sarean bilduak | Scoop.it

Irabazi asmorik gabeko ekimenek eta merkatuak elkarrekin dihardutenean zinez aintzat hartu beharreko indarra darakuste.

Pello Mikelena's insight:

Landa eremu txiroen bizkar negozioak egiteak larritzen duen zuzenzale, zuri eta orbangabea izan zaitezke, edota merkatua eskuzabaltasunari gailendu zaiola eta pozarren dagoen merkataritza askearen zale itsua. Alabaina, bistakoa da kasu hau ataza egokia burutzeko tresna egokia baliatzeak dakarren onura azaleratzen duen gertaera dela. Irabazi asmorik gabeko ekimenek lan bikaina gauzatzen dute, merkatu erraldoiek baztertutako jendea aurkitzen eta haiei zerbitzua eskaintzen. Norbere onuraren xerka diharduten negozioek berriz, aparteko gaitasuna eta trebezia dute produktuak garatzen, behin merkaturik baden jakin ostean. Bi indarrok elkarrekin dihardutenean zinez aintzat hartu beharreko indarra darakuste.

more...
Pello Mikelena's curator insight, January 31, 2013 2:50 PM

Afrikako eguzki indarra elektriko bihurtu eta Europa hornitzeko egitasmoa bertan behera geratzeko zorian.Ambitious Supergrid Project to Bring African Solar Power to Europe Runs Into Trouble

Afrikako eguzki indarra elektriko bihurtu eta Europa hornitzeko egitasmoa bertan behera geratzeko zorian.Ambitious Supergrid Project to Bring African Solar Power to Europe Runs Into Trouble | Sarean bilduak | Scoop.it

Europak energia garbia behar du eta Afrika eguzki indarra atzitzeko toki paregabea da. Bikote perfektua dirudien arren, oztopoak uste baino larriagoak dira.

Nolanahi ere, halako ideiak eta asmoak azaleratzeak zerbait sortzeko bidean dela eman diezaguke aditzera. Txoriburuen ametsetan soilik egotetik nazioarteko patrika bero eta buruargien ganbaretan ere azaltzen hasi denaren seinale garbia. Hala bedi.

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Armen jabetza eta arma bidezko erailketa mundu mailan (mapa)

Armen jabetza eta arma bidezko erailketa mundu mailan (mapa) | Sarean bilduak | Scoop.it

Armen jabetzak berauek eragindako hilketa kopuruarekin lotura estua duelakoan izan ohi gara. Tira mapa honetan bada hori egiaztatzerik. Irizpide horren aldekoek badute baieztapena sendotzeko datu sorta interesgarria, haatik bada kontrako inputik ere, izan ere, Frantzian Espainian halako bost arma jabe gehiago izanik ere hamar aldiz gutxiago dira haien eraginez gertatzen diren heriotza bortitzak. 

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

ARGIA.com :: Haizearen indarra berriztagarria da, neodimioa ez

ARGIA.com :: Haizearen indarra berriztagarria da, neodimioa ez | Sarean bilduak | Scoop.it

Lur arraroak, baliabide mugatu eta urriak erabiltzen ditugu energia berriztagarriak atzitzeko prozeduratan. Arazo zaharrendako irtenbide berriak ez dirudi betikoaren oso bestelakoa.

Buruko errotari eragin beharko zaio eiherek biltegiko azken gari bihia eho dezaten baino lehen.

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Neuk ikusi dudalako

Neuk ikusi dudalako | Sarean bilduak | Scoop.it

Nere begiekin ikusi dut eta! Askotan esan dugu halakorik ikusmena izan litekeen zentzumenik objektiboena delakoan. Jakin dezagun ordea, zentzumen guztiak, eta oro har, giza garuneko prozesu guztiak aurreusteetan oinarritzen direla, alegia, gertaerekiko eta pertsonekiko geuretzat egiten ditugun iritziak bezala sumatzen ditugunak ere erabat subjektiboak direla.

Ikus begi ninien kasua, zeinetan distiratsua izan litekeen zerbaiti antzemanda itxi egiten den nahiz eta benetan argitsuagoa izan ez.

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Herrixka bat argiztatzeko pedalei eragiten

Herrixka bat argiztatzeko pedalei eragiten | Sarean bilduak | Scoop.it

Ruandako Nuru izeneko argindar konpainia batek pedalei eragingo dien oinbikoei ordaintzeko erabakia hartu du. Ekimen horretan arteratako elektrizitatearekin herrialdeko herrixka bat argiztatzeko gai omen da enpresa hau eta gainera giza indarra ordaintzeari ez dio kaltegarri irizten. Bejondeiola!

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Erregai fosilen ezinbestekotasunaren aldia amaitzear.

Erregai fosilen ezinbestekotasunaren aldia amaitzear. | Sarean bilduak | Scoop.it
Diotenez, Mexiko Berriko Monarch tximeleten hegaldiak berebiziko eragina du zenbait bestelsko fenomenotan, are munduaren beste aldean ere. Horren egiantzekotasunari behiratu gabe, leku jakinetan behar bezalako bultzada emanez gero, badago aldaketarako uhin boteretsu bat sortzerik. Hala, AEBetan hainbat herrialdetako milaka lagunek indarreango erregaien diktadura erogarriari uko egin eta etorkizun aske bezain garbiagorako bidea irudikatu dute. Erronka berria, auto elektrikoen erabilera orokortzea.
more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Zurea duzu 100 milioi €ren truke: Espainiako aireportu berri berria, jabe arduragabea

Zurea duzu 100 milioi €ren truke: Espainiako aireportu berri berria, jabe arduragabea | Sarean bilduak | Scoop.it

Mantxako Ciudad Realeko aireportua ia batere erabili erabili gabekoa da eta Airbus 380 batek lur hartzeko adina luze den instalazioa eskaintzen du.

Dagoeneko hegazkin pribatu baten jabe bazara, zergatik ez duzu zeure egiten aireportu dotore hau ere? Espainian egin den gauza alferrikakorik garestienetakoa duzu Mantxako Ciudad Realen dagoen aireportua. Orain enkantean duzu eskuragarri: hasierako 100 milioi €ko salneurri lapurretaren parekotzat jo daiteke, izan ere, bilioi bat euro xahutu baitziren berau eraikitzen.

Pello Mikelena's insight:

Tira, ez daukat etxetik oso urruti, akatsik gabea eta erosoa... mauka hoberik ba ote?

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

1918an Aintzira Handietan datuak jasotzen hasi zirenetik inoiz neurtu duten ur mailarik apalena egiaztatu dute.

1918an Aintzira Handietan datuak jasotzen hasi zirenetik inoiz neurtu duten ur mailarik apalena egiaztatu dute. | Sarean bilduak | Scoop.it

Aintzira Handietako bi inoiz neurtutako ur mailarik txikienera iritsi dira.

Pello Mikelena's insight:

Michigan eta Huron aintziretako ur maila Aintzira Handien eremuan inoiz ezagutu den kopururik urrienetan da.

Epe luzeko bataz bestekoaren azpitik da aintziretako ur bolumena orobat Erien zein Ontarion.

Zientzialarien ustez lehorteak eta naturako beste indarrek eragin dute aipatu egoera, baina baita urak lakuan isurtzen dituzten ibaiak husteak ere.

Ekonomia aldetik ere kalteak eragin ditu gertaera honek. Esaterako, zamaontziek zama arinagoa garraiatzen dute, kaiak lehortzen ari dira eta aldi berean, arrainen errute eremuak kaltetzen.

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Landa eremu txiroa eguzki indarrarentzako merkatu bilakatzen ari da

Landa eremu txiroa eguzki indarrarentzako merkatu bilakatzen ari da | Sarean bilduak | Scoop.it

Irabazi asmorik gabeko ekimenek eta merkatuak elkarrekin dihardutenean zinez aintzat hartu beharreko indarra darakuste.

Pello Mikelena's insight:

Landa eremu txiroen bizkar negozioak egiteak larritzen duen zuzenzale, zuri eta orbangabea izan zaitezke, edota merkatua eskuzabaltasunari gailendu zaiola eta pozarren dagoen merkataritza askearen zale itsua. Alabaina, bistakoa da kasu hau ataza egokia burutzeko tresna egokia baliatzeak dakarren onura azaleratzen duen gertaera dela. Irabazi asmorik gabeko ekimenek lan bikaina gauzatzen dute, merkatu erraldoiek baztertutako jendea aurkitzen eta haiei zerbitzua eskaintzen. Norbere onuraren xerka diharduten negozioek berriz, aparteko gaitasuna eta trebezia dute produktuak garatzen, behin merkaturik baden jakin ostean. Bi indarrok elkarrekin dihardutenean zinez aintzat hartu beharreko indarra darakuste.

more...
Pello Mikelena's curator insight, January 31, 2013 2:56 PM

Landa eremu txiroen bizkar negozioak egiteak larritzen duen zuzenzale, zuri eta orbangabea izan zaitezke, edota merkatua eskuzabaltasunari gailendu zaiola eta pozarren dagoen merkataritza askearen zale itsua. Alabaina, bistakoa da kasu hau ataza egokia burutzeko tresna egokia baliatzeak dakarren onura azaleratzen duen gertaera dela. Irabazi asmorik gabeko ekimenek lan bikaina gauzatzen dute, merkatu erraldoiek baztertutako jendea aurkitzen eta haiei zerbitzua eskaintzen. Norbere onuraren xerka diharduten negozioek berriz, aparteko gaitasuna eta trebezia dute produktuak garatzen, behin merkaturik baden jakin ostean. Bi indarrok elkarrekin dihardutenean zinez aintzat hartu beharreko indarra darakuste.

Rescooped by Pello Mikelena from Solar Energy projects & Energy Efficiency
Scoop.it!

Eguzki atzipen instalazio berriak ur gainean. Hego Korea.

2012ko abuztuaren 1a

Ur gainean eguzki indarra atzitzeko ezarri asmo den instalaziorik handiena izan bide da mundu mailan. Eguzki energia merkaturatzeko era berri bati irekiko dio bidea ahalegin berri honek Korea Water Resources Corp.-en edo K-water-en esanetan.

Ur partzuegotzat har dezakegun estatuaren erakunde bat da aipatu enpresa, zeinak hiru urteko egitasmo hau abiatu duen. Lehen ekimenak lau kideko 140 familiak urtean izan dezakeen argindar beharrak aseko ditu 500 kilowat eskaini baititzake.

Azken helburua 2,2 milioi lagunentzako indar hornitzaile bilakatzea du, hala opa diot.

Via Pol Bacquet
more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

www.dogon-lobi.ch

www.dogon-lobi.ch | Sarean bilduak | Scoop.it

Erreinu indartsua; arkitektura berezia, hizkuntza eta kultura beregaina... Afrika beltzean inoiz zibilizazio iraunkorrik sortu ez zela esaten dutenei erakusteko. Web orri bikaina da, garai bateko argazkiak eta gaur eguneko kokapena eskaintzen dituelako Panoramio webarekin uztartuta.

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Sierra Leonan galdu zena AEBetan aurkitua

Sierra Leonan galdu zena AEBetan aurkitua | Sarean bilduak | Scoop.it
Gerraren ankerkerien eredu egin zuten komunikabideek Numana neskatxaren bizitza. Familia sarraskitu zioten eta hildako amonaren gorpuaren babesean bizirautea lortu zuen neska amerikar famili eredugarri bateko alaba (besamotz) eredugarria da. Zuk erabaki propaganda gizakoia, onbera eta jendarteragarria den ala ezer ustela, lohia edo itsusia ikusten diozun.
more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Eskoziak itsasoan aurkitu du askatasuna

Eskoziak itsasoan aurkitu du askatasuna | Sarean bilduak | Scoop.it

Izan ere, erregai fosilen hedapen eta banaketa bideek mundu osoa katez lotuta duten egunotan, herrialde batek behar duen energia bere berezko baliabideetatik eskuratzea, udaberriko goiz batean leihora atera eta arnas bizigarria hartzearen parekoa  baita.

Dagoeneko jarria dute errota erraldoi bat urpean, zeinak Orkney aldeko zeinbait etxebizitza eta bulego hornitzen dituen. Bertako negu beldurgarrian ere arrakastaz moldatu direnez itxaropentsu dira aurrerantzean egin daitezkeen ahaleginekiko.

more...
No comment yet.
Scooped by Pello Mikelena
Scoop.it!

Elebitasunaren aurkia eta ifrentzua

Elebitasunaren aurkia eta ifrentzua | Sarean bilduak | Scoop.it

Gutxienez bi hizkuntzen jabe izateak zailtasunak eragiten omen ditu hizkuntza bakoitzeko hiztegi biltegia osatzen. Haurrekin egindako zenbait ikerketetan elebidunek objektuak izendatzeko tarte luzeagoa behar dutela antzeman da. Haatik, beste hizkuntzak eta are zeinahi jakintza berri beraienganatzeko gaituago, trebeago eta gertuago omen dute hizkuntza aniztunek. Hots, hizkuntza bat baino gehiago norbereganatzeak mundu berrietarako leihoa zabalik uzten duela, garuna malgutu eta bakuntasunak damaigun zurruntasun eta ezintasunetik urruntzen gaituela.

more...
No comment yet.