Aurten ere bai MARTXOAREN 10ean | Sagardotegira 2012 | Scoop.it

Urtero egin izan duten moduan, aurten ere Barakaldoko Udal Euskaltegikoak sagardotegi batean egingo dute jaia. Martxoaren 10ean, hain zuzen ere. Egun horretarako 100 ikaslek baino gehiagok eman dute izena, baina oraindik ere, baten batek nahi izango balu izena eman, sasoiz dabil lekua egon badago eta.

 

Sagardotegian afaldu baino lehen Donostian ibiliko dira, poteatzen. Eta gero afaltzera joango dira.

 

Afaldutakoan, diskopetrin tragoa hartu eta ordu biak aldera etxerako bidea hartuko dute. Hiruretan Barakaldora heltzean erabakiko dute bertan jarraituko duten jaiarekin ala nor bere etxera doan.

 

Ondo pasatuko dute, seguru.