elkar libbuk, liburuak modu errazean deskargatu eta irakurtzeko aukera ematen duen aplikazioa da. Zure esku izan ditzakezun dispositivo ororekin uneoro sinkronizatuta dagoen lainoan, zure liburutegi pertsonalean sartu ahal izango duzu aplikazio honi esker. Bertan zure liburu guztiak ongi antolatuta izango dituzu eta haiekin interakzioan sar zaitezke. Sistema bati esker, hauetan margotu, ikurrak jarri, azpimarratu edo oharrak ipintzeko aukera izango duzu. Baina aukera hau ez duzu soilik aplikazioan izango, laino sinkronizatuari esker aldaketa guzti hauek edozein iturri erabilita ere eskura izango dituzu.

Ezaugarriak:

Goza ezazu zure liburutegi sinkronizatu eta eguneratuaz edonon zaudela ere.

Antola ezazu zure liburutegia egileka, izenburuka…
Antola itzazu zure dokumentuak modu interaktibo eta sinplean.

Lainoaz balia zaitez zure dokumentuak bertan gordetzeko eta edozein iturrietatik bertaratzeko.

Kokapen bakoitzean argiztapen perfektua aurkitzeko, pantailaren argia modu errazean egokitu dezakezu.
Letra tamaina eta estiloa alda ditzakezu.

Edozein liburutan hitz edo karaktere zehatzak bilatzeko aukera izango duzu bilaketa funtzioaren bitartez.
Bilatzaile baten bidez orri zehatzak bilatu ahal izango dituzu.

Irakurketa erosoago bat egite aldera, fondoko kolorea aldatzeko aukera izango duzu.

Liburutegian dituzun dokumentu eta liburuetako orri eta pasarteak nabarmentzeko aukera izango duzu.

Baldintzak:

elkar Libbuka deskargatzeko derrigorrezkoa da Google ID bat izatea.

Markagailu, liburu eta oharren sinkronizazioak Wi-Fi konexioa eskatzen du.

Deskargak:

iPaderako: https://itunes.apple.com/gb/app/elkar-libbuk/id578277399?mt=8

Androiderako: http://www.appszoom.com/android_applications/books_and_reference/elkar-libbuk_ddtkq.html

 


Via Andoni Sagarna Izagirre