#KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan
146 views | +0 today
Follow
Your new post is loading...
Your new post is loading...
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Bernardo Atxaga - Norteko Ferrokarrila

Bernardo Atxaga - Norteko Ferrokarrila | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Zientziari kanpotik begiratu diogu BERNARDO ATXAGA idazlearen laguntzarekin. HArk kontatu digu nolako harremana duen zientziarekin, eta, hortik abiatuta, kulturaz hitz egin dugu, zientziaz noski, eta geure buruari buruz hausnartu dugu berrogei minutuz. Ideia interesgarriak botatzeaz gain, plazer bat da pentsalari on eta lasai bati entzutea.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Txantxiku I, Oñatitik estratosferara - Zientzia.net

Txantxiku I, Oñatitik estratosferara - Zientzia.net | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

2014ko ekainaren 14. Goizeko 11ak dira eta gutxi falta da jaurtiketarako. Dena ondo badoa, TXANTXIKU I misioa estratosferara igoko da gaur. Oñatiko ikastetxeetako 12 neska-mutikok parte hartu dute Oñatiko Gaztelekuak, Ilatargi Astronomia Taldeak, Gasteizeko La otra mitad dibulgazio taldeak eta Bizkaiko Astronomia Elkarteak elkarlanen antolatutako ekintza honetan. Jende mordoa gerturatu da jaurtiketa ikusteko. Adin guztietako jende gaztea!!

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Eugene ez da hain argia ere | #KZJaia | Zientzia Kaiera

Eugene ez da hain argia ere | #KZJaia | Zientzia Kaiera | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Joan den astean bolo-bolo zabaldu zen albistea: makina batek Turingen testa gainditu omen du, historian lehenbizikoz. Eugene Goostman izeneko konputazio programak bete zuen erronka, Readingeko Unibertsitateak Londresen antolatutako lehiaketa batean, ekainaren 7an; hain zuzen ere, Alan Turingen heriotzaren 60. urteurrenean. Unibertsitateak berak zabaldutako prentsa oharrean, konputazioaren eta adimen artifizialaren historiako mugarritzat jo zuen gertakaria.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Edonola - Kafepintxo: (Genomaren) tamainak ez du axola

Edonola - Kafepintxo: (Genomaren) tamainak ez du axola | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Izaki bizidun baten konplexutasunaren artean eta genomaren tamainaren artean erlazioa egon daitekela uste dezakezu. Nahiko agerikoa dirudi, ezta? Gero eta konplexuagoa izan are eta argibide liburu handiagoa izan. Baina horrek, oro har, bakterioetarako balio badu ere landare eta animaliontzat ez du halabeharrez horrela izan behar. Landare eta animalion kasuan genomaren tamainak eta izaki bizidunaren tamainak edo konplexutasunak ez du erlazio zuzenik. Batzuentzat paradoxa, besteentzat enigma

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Zientzia, zertarako? | Plazaberri

Zientzia, zertarako? | Plazaberri | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it
Ohikoa zaigu ikerketa zientifikoan gabiltzanoi, gure lan esparrua ezagutzean, jendeak ondorengo bi galderak egitea: “Konkretuki, zer ikertzen duzu?“. Normalean, erantzun labur eta azkarra emanda, bigarren galdera dator: “Eta horrek, zertarako balio du?”. Galdera hau entzunda, ikertzaileok normalean gure lana justifikatu beharrean ikusten dugu gure burua. Horretarako, zientziari esker (eta konkretuki gure esparruan) lortutako aplikazioak aipatzen ditugu. Baina, hau al da zientziaren eta zientzialarien helburu nagusia? Aplikazioak lortzea? Nire ustez, ez.
more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Lurrazalaren zimur guztiak agerian | #KZJaia | Zientzia Kaiera

Lurrazalaren zimur guztiak agerian | #KZJaia | Zientzia Kaiera | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Gure planetako tontor, sakonune eta tarteko gorabehera guztiak ondo baino hobeto ezagutzen dituzte TerraSAR-X eta TanDEM-X radar sateliteek. Azken hau ordurako Lurraren orbitan zebilen aurrenekoaren bidaide bihurtu zen 2010ean, eta ordutik, 800 milioi kilometro egin dituzte elkarrekin, 514 kilometroko garaierak ematen duen talaiatik.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Edonola - Kafepintxo: Laktosari tolerantzia

Edonola - Kafepintxo: Laktosari tolerantzia | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Bai, ondo irakurri duzu, laktosari tolerantzia, ez intolerantzia. Baina noski, lotuta daude: laktosa liseritu ahal baduzu ez zara laktosari intolerantea. Laktosa liseritzeko laktasa deitzen den entzima (proteina) bat beharrezkoa da. Jaiotzerakoan laktasa kodetzen duen LCT genea oso aktibo dago eta titia kentzerakoan genea aktibo egoteari uzten dio, laktosa gehiago ezin liserituz. Hori giza-populazio gehienetan gertatzen dena da.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Zer da elektromagnetismoa? - Galtzadaberri

Zer da elektromagnetismoa? - Galtzadaberri | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Lehenik eta behin, elektromagnetismoa zer den ulertzeko, magnetismoa aztertuko dugu. Magnetismoa, zenbait substantziek (burdina adibidez) duten propietatea da eta beste hainbat substantzia erakarri edo aldaraztea ahalbidetzen die.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Nola ikasi Kimika Kuantikoa izutu gabe: Mikrouhinen musika

Nola ikasi Kimika Kuantikoa izutu gabe: Mikrouhinen musika | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Zenbat aldiz entzun ditugu honelakoak: “Uretara sartu aurretik krema eman!”, “UBA izpiak hartzera noa kolorea hartzeko”, “Ez erabili mugikorra patrikan, kalte egingo dizu”... Zer dute esaldi horiek amankomunean? Erradiazioa.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Organo hauek zureak bezalakoak dira | #KZJaia | Zientzia Kaiera

Organo hauek zureak bezalakoak dira | #KZJaia | Zientzia Kaiera | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Iazko urritik, gure erraiak erakusgai daude Donostiako Eureka! Museoan. Hau ez da gore film bat, ez eta zientzia fikzioa ere: plastinazioa da, eta hari esker, animalien eta gorpua zientziari eman dioten gizakien benetako organoen bilduma bat osatu dute. Gunther Von Hagens anatomista alemaniarrak 1977an asmatu zuen teknika horren bitartez, hildakoen gorputz atalak bikain kontserbatzen dira, usteldu gabe. Bizirik dauden organoen berdin-berdinak dira.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Neurozientzian: Zelula Amen ahalmen terapeutikoa

Neurozientzian: Zelula Amen ahalmen terapeutikoa | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

2014ko ekainak 4ean, arratsaldeko sei t'erditan, Achucarro zentroak hitzaldi bat antolatzen du Bilbon, Isabel Fariñas, neurozientzialari ezagunaren eskutik. Fariñas irakaslea zelula amek zerebroa sendatzeko izan dezaketen ahalmenari buruz arituko da, eta hori dela eta, zelula amen inguruko artikulu bat ekarri nahi izan dugu.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Teknopolis: Iktusaren periploan

Teknopolis: Iktusaren periploan | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Ospitaleko zerbitzu askotatik pasatzen da iktus gaixoa eta koordinazioa ezinbestekoa da. Lan hori hobetzeko medikuek eta gaixoen familiartekoek bilera egiten dute, praktika-komunitatea deitzen diote horri.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

#KZJaia2ri amaiera emateko mojito berezia! - Zientzia.net

#KZJaia2ri amaiera emateko mojito berezia! - Zientzia.net | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

#KZJaia2 jaialdiaren amaierara iritsi gara, eta ospatzeko mojito berezi bat prestatu dugu, izotz lehorra erabiliz. On egin!

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Bero espezifikoaren froga esperimentala - Zientzia.net

Bero espezifikoaren froga esperimentala - Zientzia.net | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Elhuyar Zientzia unitateko kide batzuek esperimentalki frogatu nahi izan dute bero espezifikoaren kontzeptua. Zientziazale petoak izan arren, gehienak teoriaren kontra, eta Danel Solabarrieta bustitzearen alde daude. Lortuko dute?

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Edonola - Kafepintxo: Kafepintxo&Ikerkuntza solasaldiak: Koldo Garcia

Edonola - Kafepintxo: Kafepintxo&Ikerkuntza solasaldiak: Koldo Garcia | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

#kzjaia ko 2 edizio joan zaizkigu eta oraindik inork ez du nirekin kafepintxo bat hartu izan nahi ikerkuntzaz hitz egiteko. #kzjaia ko hamargarren sarreran zeozer berezia egiten dudanez, 2. edizioan hau azkenengoa izango denez eta gaur lau urte betetzen direnez tesia irakurri nuenetik, aukera bikaina iruditu zait nire buruarekin #kafepintxo baten inguruan ikerkuntzaz hitz egiteko.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Astronomia zibilizazio zaharretan - Galtzadaberri

Astronomia zibilizazio zaharretan - Galtzadaberri | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Astronomia gorputz zerutarrak ikertzen dituen zientzia da. Bere mugimenduak, eta gorputz hauei lotuta dauden fenomenoak ikertzen ditu eta esan dezakegu zientzia zaharrena dela. Astronomia gizakiarekin jaio zen, zeren gizakiak daukan izaera pentsalariarekin lotuta dago.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Bi hizkuntzekin hazi

Bi hizkuntzekin hazi | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Soziolinguistika domestikoaren bidean, bi hizkuntzekin haziko diren ume eta haien gurasoentzako aholku batzuk, hartutako prezioan.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Antton Alberdi: "Ezinbestekoa iruditzen zait zientzialari guztiok dibulgazioari tarte bat eskaintzea" — Unibertsitatea.Net

Antton Alberdi: "Ezinbestekoa iruditzen zait zientzialari guztiok dibulgazioari tarte bat eskaintzea" — Unibertsitatea.Net | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it
Nazioarteko ikerlari baten baino gehiagoren interesa eta arreta piztu du Antton Alberdi Biologian doktoregaiak saguzarrak atzemateko erabiltzen duen lan-metodoak: taldean aritzen da, ohikoa ez den arren.
more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Telefonoaren benetako asmatzailea - Galtzadaberri

Telefonoaren benetako asmatzailea - Galtzadaberri | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it
Gaur egun ez genuke mundua ulertuko telefonorik gabe. Izan ere, gehien erabiltzen dugun tresna da. Hala ere, ez dugu ahaztu behar telefonoa azken 160 urte inguruko asmakizuna dela eta gizakiaren historia askoz luzeagoa dela. Oso famatua den elezahar batek esaten du telefonoa Graham Bell izeneko eskoziar batek asmatu zuela 1876. urtean, baina hori gezurra da. Benetako asmatzaileak Antonio Meucci zuen izena.
more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

John Herschelen Ilargi miragarria - Elhuyar Aldizkaria

John Herschelen Ilargi miragarria - Elhuyar Aldizkaria | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Urte pare bat zeramatzan John Herschelek Esperantza Onaren lurmuturrean (Hego Afrika), Hego hemisferioko zerua ikertzen, egun batean amerikar bat agertu zitzaionean, eskuan egunkari bat astinduz. Bere zoologikorako animalia bila Afrikara joan zen amerikar hark kontatu zion egunkari hartan "berorren aurkikuntza astronomiko handiak" kontatzen zirela. Herschelek, harrituta, oparia eskertu zion. Eta irakurri bezain pronto: "Zer arraio da hau! Otoi, zer esan nahi du honek?"

Amerikarrak kontatu zionez, hilabete batzuk lehenago, New York Sun egunkariak Herschelek Ilargian egindako aurkikuntza txundigarrien berri eman zuen, 6 artikuluko serie batean.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Edonola - Kafepintxo: Behin eta berriro asmatzen

Edonola - Kafepintxo: Behin eta berriro asmatzen | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Izaki bizidunon antzeko funtzioak betetzen ditugu: jaio, handitu, ugaldu eta hil. Baina funtzio horiek betetzeko hamaika bide aurkitu ditugu. Bizitza den bezalakoa da eta mota askotako konponbideak asmatu ditugu (egia esan zoriz agertu eta garatu dira eta hautespenak saritu ditu) erronkei aurre egiteko. Baina antzeko konponbideek ez dute zertan jatorri berdina eduki behar.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Nola ikasi Kimika Kuantikoa izutu gabe: Puxika puztu putz egin gabe?

Nola ikasi Kimika Kuantikoa izutu gabe: Puxika puztu putz egin gabe? | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Tartea pasa da bai, deus idatzi gabe. Behintzat, horrela dirudi, ezta? Argitaratutako azken lanak ikasleenak izan dira (ukitu batzuk nireak), eta blogean idatzitako azkenekoa auskalo noizkoa den. Horrek ez du esan nahi tarte honetan idatzi ez dudanik, Zientzia Kaieran, Elhuyar Aldizkarian eta Plazaberrin aritu naiz. Baina, blogean sarrera horiek ez ditut gehitu. Denbora kontua izan da. Blogak orain berrikuntza bat behar du.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Uharteak itotzeko arriskuan - Elhuyar Aldizkaria

Uharteak itotzeko arriskuan - Elhuyar Aldizkaria | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Uharte txikiak eta klima-aldaketa da aurtengo Ingurumenaren Mundu Egunaren gaia. Klima-aldaketaren mehatxuaren aurrean uharteak babesteko beharra azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek. Tenperaturak gora egin ahala, ura hedatu eta bolumen handiagoa hartzen du batetik, eta izotza urtzen da bestetik. Ondorioz, itsas maila gora egiten ari da, eta hainbat uharte itotzeko arriskuan daude. Klima-aldaketaren lehen lerroan daude uharteok.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Etxerako moduko robotak | #KZJaia | Zientzia Kaiera

Etxerako moduko robotak | #KZJaia | Zientzia Kaiera | #KZJaia2: 54 ekarpen 54 egunetan | Scoop.it

Nire irakasle batek orain dela 30 urte, robotek bizimodua  erraztuko zigutela esaten zigun.  Lan fisiko, errepikakor eta monotonoak euren “esku” geldituko zirela eta guretzako, pentsatzea, gauzak asmatu, diseinatu eta kudeatzea eta horrelakoak geldituko zirela. Bere ustez, lan orduak murriztu eta hobeto biziko ginen, bai lanean, bai lanetik at, aisialdirako denbora gehiago edukiko baikenuen.

more...
No comment yet.