HETELFP
1.6K views | +0 today
HETELFP
HETEL eta LHari buruzko berriak/ Informaciones de interés de HETEL y de la FP
Curated by HETEL
Your new post is loading...
Your new post is loading...
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETEL Oroitidazkia 2015

HETEL Oroitidazkia 2015 | HETELFP | Scoop.it
HETELek 2015ko ekintzen txostena argitaratu berri du (formatu elektronikoan) eta esteka honetan eskuragarri daukazu:
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

Diseinua

Diseinua | HETELFP | Scoop.it
HETEL Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartea da, eta Euskadiko eskualde guztietan dago errotuta. Funtzio organigraman Zuzendaritza Batzordea nabarmentzen da.
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETEL ikastetxen ate irekien jardunaldiak

HETEL ikastetxen ate irekien jardunaldiak | HETELFP | Scoop.it
Gure ikastetxeak hobeto ezagutu nahi al dituzu? ikastetxeen prestakuntza eskaintza, proiektuak, instalazioak...ezagutzera etor zaitezke urtero antolatzen ditugun ate irekien jardunaldietan.
Data zehatzak esteka honetan kontsultatu ditzakezu:
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETEL eta ASLEk kudeaketa ereduak partekatu dituzte hobetzeko asmoarekin

HETEL eta ASLEk kudeaketa ereduak partekatu dituzte hobetzeko asmoarekin | HETELFP | Scoop.it
Gaur goizean ASLE eta HETELeko pertsonak bilera izan dute elkarren arteko ezagutzan sakontzeko eta kudeaketa aurreratuaren ereduko arlo ezberdinetan praktika onak partekatzeko asmoarekin. Gure erakundeek antza handia dute, izan ere, biak pertsonen aldeko apustua, bezeroekiko orientazioa eta gizartearekiko konpromisoa dute ezaugarri moduan, kudeaketarekiko kulturarekin batera. Hau dela eta, etorkizunean elkarren artean lanean jarraitzeko asmoarekin bat egin dugu…konpromisoak eta mugarriak ezarrita daude…lan egiteko gogoak ere bai…aurrera!
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

Vocol proiektua Pragako bileraren ondoren azken txanpan sartzen da

Vocol proiektua Pragako bileraren ondoren azken txanpan sartzen da | HETELFP | Scoop.it
Jadanik urte bete baino gehiago martxan daroa VOCOL proiektuak eta abenduaren 10ean eta 11an Pragan izandako bileran orain arte lortutako helburuen balorazioa egin zen:
- Europako 5 herrialdetako 20 irakaslek Irakaskuntza kooperatiboan prestakuntza jaso zuten Islandian, hauetako 4 HETEL ikastetxeetakoak. Prestakuntza Gudrunek eman zuen
- 50 inkesta egin ziren enpresetan LHko tituludunen gaitasun gabeziak atzemateko
- 5 herrialde hauetako praktika egokien gida egin da, enpresak LHan inplikatzeari lotutako adibideak jasoz
- Islandian prestakuntza jaso zuten irakasleak LHko beste irakasle batzuei prestakuntza eman diote. Konkretuki HETELen 8 ikastetxeetako 24 irakaslek jaso dute prestakuntza hau.
Lan handia egin da dageneko eta egindako jardueren balorazioa ona da, baina oraindik 2016 urterako mugarri handiak ditugu: irakaskuntza hirukiak osatzea eta emaitzen ebaluaketa irakasle, ikasle eta enpresen aldetik.
Datorren urtean lan gehiagorekin eta hobeagoarekin? jarraituko dugu! Zorionak eta urte berri on VOCOL taldearen partez!
Proiektuaren emaitzak http://vocoltriangles.eu/ web gunean dituzue.
Twitter: @vocoltriangles 
HETEL's insight:
Vocol proiektua Pragako bileraren ondoren azken txanpan sartzen da
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

Euskaltel Fundazioa mantiene su apuesta por la FP de EuskadiEuskaltelek Euskadiko LHrekiko apustua mantentzen du

Euskaltel Fundazioa mantiene su apuesta por la FP de EuskadiEuskaltelek Euskadiko LHrekiko apustua mantentzen du | HETELFP | Scoop.it

Euskaltel Fundazioak Herriarekin daukan erantzukizun sendoari jarraituz  HETEL  - Heziketa Teknikoko Elkartearekin, Euskadiko LH ikastetxeen elkartearekin, hitzarmena sinatu du 2015eko ekimen batzuk diruz laguntzeko asmoarekin. Euskaltel Fundazioak Euskadiko LHrekiko konpromisoa hurrengo ekimen hauek lagunduz adierazi nahi izan du:  HETEL – HIRUKI TEKNOLOGIKOAK, irakasle, ikasle eta enpresak mahai inguru ezberdinak egin dituzte hainbat arlo teknologikoen gainean eztabaidatzeko (hala nola, wifi sareak) eta informatika eta komunikazio arloko ikasleei zuzendutako Share proiektu

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETELek KUDEAKETA AURRERATUARI ZILARREZKO A LORTU DU

HETELek KUDEAKETA AURRERATUARI ZILARREZKO A LORTU DU | HETELFP | Scoop.it

HETEL elkarteak Zilarrezko A - Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta  bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, aliatuak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aintzatespena hurrengoabenduaren 9an banatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian 19:00etan.

HETELek  bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzekoKudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubekoebaluazioa jaso ostean.

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu da, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko.

Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.

Sari horien helburua kudeaketako erakunde aurreratuenak identifikatzea eta aintzat hartzea da, era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko.

HETELen ikuspegiarekin bat eginez, “LHren itsasargia izatea”, sari hau jasotzeak gure arloko beste  erakunde batzuen bidea argituko duela uste dugu.  HETELen argi daukagu kudeaketa eredua lehiakortasunerako funtsezko elementua dela. Hau dela  eta, erakunde guztiak animatuko genituzke Euskalitek eskainitako Kontraste eta kanpo ebaluazio zerbitzuetan parte hartzera. Zerbitzu hauek ebaluatzaile klubeko adituak egiten dituzte.  Zentsu honetan, ebaluazioan parte hartu duten 6 ebaluatzaileen lana eta kotrastean izan genituen bi pertsonena eskertu nahi dugu…mila esker zuen denbora, ideia eta ekarpenengatik!!

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

VOCOL metodologia kolaboratiboan prestakuntza prestatzen HETEL ikastetxeetako irakasleentzat

VOCOL metodologia kolaboratiboan prestakuntza prestatzen HETEL ikastetxeetako irakasleentzat | HETELFP | Scoop.it

HETELelkarteko Tamara Rodriguez, Lea Artibaiikastetxeko Amaia Uribezubia, La Salle Berrozpe ikastetxeko Xabier Puertas,Egibide ikastetxeko Ainhoa Corcuera eta Goierri eskola ikastetxeko Joseba Ramos, HETELeko egoitzan bildu ziren azaroak 4ean VOCOL metodologia kolaboratiboan emango duten ikastaroa prestatzeko. Ikastaro honetan HETEL ikastetxeetako 24 irakaslek hartuko dute parte.

Eskoziako Dundee and Angus Collegek sustatutako VOCOL proiektuaren asmoa zera da: enpresek duten lanbide konpetentzien eskariaren eta LHko ikasleek jasotzen duten prestakuntzaren arteko etena estaltzea eta, horretarako,lankidetzako ikaskuntzan oinarritutako metodologiapedagogia garatzea, horretarako LHko ikasleek, LHko prestatzaileek eta enpresek osatzen duten hirukian oinarritzea.

HETELeko 4 pertsonak (Amaia Uribezubia,  Xabier Puertas, Ainhoa Corcuera eta Joseba Ramos) Islandian metodologia honen inguruko prestakuntza jaso zuten eta orain HETEL ikastetxeetako beste irakasle batzuk prestatzeko ardura hartu dute.

Proiektu honetako bazkideak Dundee and Angus College (UK), Intercultural Iceland (IS), Regiovision (DE), Institut Inpro (CZ), Ayuntamiento de Bollnas (SE) eta HETEL (ES) dira.

HETEL's insight:

Dagoeneko dena prest abenduko prestakuntzarako! 

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

E-MOTIVE proiektuaren lehenengo bilera Durangon

E-MOTIVE proiektuaren lehenengo bilera Durangon | HETELFP | Scoop.it

E-MOTIVE proiektua Diseinu proiektuaren europar bertsioa da. Diseinua proiektuan lankidetza bidezko ikaskuntza erabiltzen da, kokapen ezberdinetako HETELen hainbat ikastetxetako ikasleekin osatutako lantaldeetan. Lantalde guztiak erronka berdinari aurre egin behar diote, dron bat, birrintzaile bat edo motor hidrauliko bat diseinatzea adibidez. Aurten HETEL ikastetxeekin bat Europako ikastetxeak izango ditugu, E-MOTIVE proiektuari esker. HETELek koordinatzen duen proiektu hau EBeko Erasmus+ programak diruz lagunduta dago eta Italiako IFOA eta Europako EfvET sarea ditu bazkide moduan. Hobekuntza honekin ikasleak hizkuntza konpetentziak hobetzeko eta kultura aniztasunezko giro batetan lan egiteko aukera izango dute, gaur egungo enpresa gehienetan egiten duten legez.

Urriak 13 eta 14ean Durangon proiektu honetako lehenengo bilera ospatu zen, bertan,  ekimen interesgarri onetako oinarriak finkatu zirelarik.

Twiterren jarraitu eiguzu! @E_motiveproject

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETELeko HAINBAT IKASTETXEK GESTAMPekin BATERA EMANGO DUTE ETEKIN HANDIKO METODOLOGIAN EMANGO DEN LEHENENGO LHko 3 URTEKO PROGRAMA

HETELeko HAINBAT IKASTETXEK GESTAMPekin BATERA EMANGO DUTE ETEKIN HANDIKO METODOLOGIAN EMANGO DEN LEHENENGO LHko 3 URTEKO PROGRAMA | HETELFP | Scoop.it
LHko Sailburuordetzak HETELeko hainbat ikastetxek (Politeknika Ikastegia Txorierri, Centro Formación Somorrostro, Deustuko Salesiarrak eta Durangoko Maristak) Gestampekin batera emango duten LH Dualeko hiru urteko programa onartu du. Programa honek enpresa honek duen Trokelgintzaren arloko prestakuntza beharrari erantzuten dio.
 
Prestakuntza honetan zeharkako gaitasunak ahalbidetzen dituen metodologia aktibo bat erabiliko da, eta Boroako Gestamp Technology Institute-an emango da. Bertako instalazioak ekimen hau aurrera eramateko eszenatoki ezin hobea suposatzen dute, ikasleak ikasteko egokitutako enpresa baten plantan lan egiteko aukera baitute.
 
Irakasleen prestakuntza hasi da
 
Gaur arratsaldean programa honetako 6 irakasleen prestakuntza hasi da ETHAZI metodologian. Prestakuntza prozesu hau otsailera arte luzatuko da, eta bertan, metodologia honi buruzko prestakuntza jasotzeaz gain, ikasleek programan jasotako trokelgintza arloko gaitasunak lortzeko ebatzi beharko dituzten erronkak ere definituko dituzte. Honetaz gain, 
 
irakasleak guztien artean edukiak emateko, jarraipena egiteko eta ikasleak baloratzeko irizpideak zehaztu beharko dituzte.Amaia Elorriagak, Gestamp Technology Instituteko Zuzendaria, eta Julen Elgetak, HETELen Lehendakaria, ikastaroari hasiera eman diote irakasle hauek Gestampeko etorkizuneko langileen prestakuntzan izango duten garrantzia azpimarratuz.
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

VOCOL PROIEKTUAREN HIRUGARREN NAZIOARTEKO BILERA. IKASKUNTZA HIRUKIEN ERAIKUNTZA BIDERATUZ

VOCOL PROIEKTUAREN HIRUGARREN NAZIOARTEKO BILERA. IKASKUNTZA HIRUKIEN ERAIKUNTZA BIDERATUZ | HETELFP | Scoop.it

Suediako Bollnäs herrian HETEL bazkide duen VOCOL proiektuaren hirugarren bilera ospatu zen, ekainaren 17 eta 18an (www.vocoltriangles.eu).

Bileraren helburua proiektuan parte hartzen duten 6 herrialdeetako (Erresuma Batua, Islandia, Suedia, Txekiar Errepublika, Alemania eta Euskadi) enpresen galdeketaren emaitzak bateratzea izan da. Galdeketaren gaia LHko teknikarietan zeharkako gaitasun eskatuenak eta lortzeko zailenak zeintzuk diren jakitea zelarik. Honetaz gain, bilera honetan aurkeztu ziren enpresak ikasleen prestakuntzan edo curriculumen garapenean parte hartzearekin loturiko praktika egokiak  LHko ikastetxeetan.

Aldi berean, proiektuko bazkideak datorren ikasturtean sortuko diren ikaskuntza hirukien eraikuntzaz aritu ziren, hiruki hauetan irakasle, ikasle eta enpresariak batuko dira elkarlaneko irakaskuntza metodologia berezia erabiliz. HETELeko 4 irakasle (Goierri, La Salle Berrozpe, Lea Artibai eta Egbide) metodologia honetan trebatu ziren Islandian eta irailean zehar beste irakasle batzuk trebatuko dituzte.

VOCOL proiektuari buruzko informazioa jarraitu nahi baduzu Facebook eta twitter (@vocoltriangles) erabili ditzakezu! Hurrengo helmuga: Pragan…abenduan!

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

DTS – DUAL TEACHING SYSTEM NAZIOARTEKO PROIEKTUAREN AZKEN BILERA

DTS – DUAL TEACHING SYSTEM NAZIOARTEKO PROIEKTUAREN AZKEN BILERA | HETELFP | Scoop.it
Maiatzaren 27 eta 28an Lituaniako Marijampole herrian DTS Dual Teaching System proiektuaren azken bilera izan zen. HETELek koordinatzen duen Berrikuntzaren transferentzia proiektu hau Europar Batzordeak, Etengabeko Ikaskuntzako programak, Leonardo azpi - programaren eskutik diruz laguntzen du.  Azken bilera honetan, proiektuaren esparruan herrialde bakoitzean (Alemania,  Holanda, Lituania eta Euskadi) LH Dualeko irakasleei zuzenduriko materialen kalitatea ziurtatzeko egindako ebaluaketa testak izan ziren hizpide. Guztira 50 irakaslek ebaluatu dituzte materialak eta ebaluaketa honen ondorioak kontutan harturik materialak eguneratuko dira. Materialen adaptazioa eta itzulpena DTS proiektuaren azken ekintzak izango dira eta lan guztia 2015eko irailean bukatuko da. Lituanian Marijampoleseko udaletxea bisitatzeko aukera izan zen, bertan Vidmantas Brazys alkatearekin, Irena Lunskiene alkateordearekin eta Hezkuntza, Kultura eta Kirola Saileko arduradunarekin Vygandas Dilysekin bilera izan zuten. Hauek guztiak proiektuarekiko interes handia erakutsi zuten
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

Eskoziako Dundee & Angus College-eko irakasleak HETEL ikastetxeak bisitatu dituzte

Eskoziako Dundee & Angus College-eko irakasleak HETEL ikastetxeak bisitatu dituzte | HETELFP | Scoop.it

Eskoziako Dundee&Angus College ikastetxeko Energia eraginkortasuneko eraikuntzak eta Ekintzailetza arloetako irakasleak HETELeko ikastetxeak bisitatu dituzte irakasleen arteko esperientziak trukatzeko eta materialak konparatzeko helburuarekin. Konkretuki, Lea Artibai ikastetxea, Goierri Eskola , UGLE eta Somorrostro ikastetxeetan egon ziren.

Astean zehar Eskoziako irakasleak ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute: Mutrikuko Maremotriz zentralaren bisita, Azaro Fundazioaren ekintzen aurkezpena, gure ikastetxeekin material didaktiko eta edukiak konparatzeko bilerak, klaseren batetan eta ikasleen aurkezpenetan parte hartu, Euskadiko Lanbide Heziketan dagoen ikastetxe eta enpresen arteko erlazioa sakonago ezagutu, etabar.

HETELen eta Dundee&Angus College ikastetxearen arteko erlazioa 2014 urtean hasi zen, Europar Batasunak diruz lagundutako ERASMUS+VOCOL proiektuaren esparruan. Gure lantaldeen arteko erlazio ona ikusita, hau adiskidetasun luze baten hasiera baino ez da izan.

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

Lanbide Heziketako euskarazko materialen katalogo berria eskuragarri

Lanbide Heziketako euskarazko materialen katalogo berria eskuragarri | HETELFP | Scoop.it
    LANEKIk, HETEL eta Ikaslan elkarteek osatutako elkarteak, argitaratu berri du Lanbide Heziketako euskarazko materialen katalogo eguneratua. Hemen kontsultatu dezakezu:
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

Dena prest Gestamp Technology Institute-an “klaseak” hasteko

Dena prest Gestamp Technology Institute-an “klaseak” hasteko | HETELFP | Scoop.it
Boroako Gestamp Technology Institute-an Gestampek Txapa metalikoa lortzeko trokelen diseinua eta fabrikazioa espezializazio ikastaroa emango du, horretarako HETELen laguntza izango duelarik. Programa honetan parte hartzen duten bigarren kurtsoko 20 ikasleak datorren hilabetean hasiko dira sarrera mintegiekin, eta datorren ikasturtean bukatuko dute espezializazioa beste 700 ordu jaso ondoren, erronketan oinarritutako metodologia erabiliz eta Dualean.
      Material didaktikoak eta erronkak Txorierri, Salesianos Deusto, Maristak eta Somorrostroko irakasleen artean lantzen dituzte, Roman Zulaika eta Serafin Isasi Gestampeko adituen laguntza ordainezinarekin. Zuen lan bikaina eskertu nahi genuke, mila esker!
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETELek eta katealegaia taldeak hitzarmena sinatu dute

HETELek eta katealegaia taldeak hitzarmena sinatu dute | HETELFP | Scoop.it
Gipuzkoako HETEL ikastetxeak eta Katealegaia taldeak hitzarmena sinatu dute beraien arteko harremana sendotzeko asmoz. HETELek gizartearekiko konpromisoan aurrera pausuak eman nahi ditu eta Katealegaia taldearekin sinatutako hitzarmena norabide horretan aurreratzea bideratuko du. Langileen prestakuntza, instalazioak lagatzea, proiektu teknologikoetan lankidetza, lan praktikak eta bestelako arlo interesgarriak jasotzen dira hitzarmen horretan.
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

beTEKu zabaltzen jardunaldi teknologiko arrakastatsua Urola Garaiko LEn

beTEKu zabaltzen jardunaldi teknologiko arrakastatsua Urola Garaiko LEn | HETELFP | Scoop.it
Abenduaren 15ean Zumarragako Urola Garaiko Lanbide Eskolan (UGLE), Eraikinen monitorizazio energetikoa gaiari buruzko beTEKu Zabaltzen jardunaldi teknologikoa izan zen. Jardunaldian monitorizazio sistema ezberdinak ezagutarazi ziren eta kontsumitzen dugun energia kudeatzeko soluzioak, adibidez, ikastetxe batetan kontsumitzen den energia. Hizlariak, beTEKu proiektuaren aholkularitza batzordeko kideak, beraien soluzioak aurkeztu zituzten eta bertaratutakoak proposatutako kasuak aztertu zituzten.
Programa ondorengo hau izan zen:
- Energiaren kudeaketa eraikin tertziario batetan. Xabier Txurruka (UGLE)
- Sare egonkorreko analizatzaile bidezko monitorizazioa eta data logger -a. Xabier Lizaur (EKITERMIK)
- Argia eta sistemen kudeaketa autonomoa. Tomás Martínez (GARAPEN)
Jardunaldia oso ondo baloratu zuten bertaratutako 20 irakasle inguruk.
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETELek Nazioarteko proiektu berri batean parte hartzen du

HETELek Nazioarteko proiektu berri batean parte hartzen du | HETELFP | Scoop.it

HETELek Erasmus+ programak diruz lagundutako EURspace Europar proiektuan bazkide moduan parte hartzen du. Proiektu honen burua EPRALINA Portugalgo LHko ikastetxeen sarea da, eta ondorengo hauek ditu bazkide: ASSOCIAZIONE CNOS FAP PUNTA UMBRIA (IT), COLEGIUL TECHNIC GHEORGHE CARTIANU (RO), Inercia Digital SL (ES), Sustainable Development Management Institute (FR), Vilnius Turizmo ir prekybos (LT) eta Zeynep Mehmet Dönmez (TK).

 

Proiektu honen helburua ECVET eta EQAVET sistemak zabaltzeko plataforma bat eratzea da, Europar Batasuneko LH sistemen arteko gardentasuna bideratzeko eta LH ikasleen mugikortasuna sustatzeko.

Proiektuaren esparruan garatutako sistema, Sukaldaritza eta gastronomia heziketa zikloarekin frogatuko da.

 

Lehenengo bilera Portugalgo Arcos e Valdevezen izan zen, azaroaren 25 eta 26an, eta bertan bazkideek beraien LH eta konpetentziak egiaztatzeko sistemak konparatzeko aukera izan zuten. Sentsu honetan, Europar Batasunean bide luzea dago oraindik egiteke, eta proiektu honekin kualifikazio ezberdinen egiaztatze eta ulermenean aurrera pausuak lortu nahi dira.

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETELetik ikasleen partaidetza E-MOTIVE europar proiektuaren logo lehiaketan eskertzen dugu

HETELetik ikasleen partaidetza E-MOTIVE europar proiektuaren logo lehiaketan eskertzen dugu | HETELFP | Scoop.it

HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen E-MOTIVE europar proiektuaren irudia diseinatzeko. Proiektua EBko Erasmus+programak diruz lagundua dago, bazkide moduanIFOA(Italiako LHko ikastetxe sarea) eta EfVET(Europako LHko elkartea) dituelarik. E-MOTIVE proiektua ikastetxeen arteko Diseinua proiektuaren bertsio europarra da, herrialde ezberdinetako ikasleak batera lan egin dezaten bideratuko duena.

Lehenik eta behin, gure ikastetxeetako ikasleen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu… Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!

Honetaz gain, Ander Martínez, Politeknika Ikastegia Txorierri ikastetxeko ikaslea eta lehiaketaren irabazlea zoriontzen dugu eta irudi irabazlea aurkezten dizuegu. Zorionak Ander!

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

LANBIDE HEZIKETA DUALA EZTABAIDA GAI HETELen

LANBIDE HEZIKETA DUALA EZTABAIDA GAI HETELen | HETELFP | Scoop.it

Azaroak 11an HETELen 21 ikastetxeetako 50 pertsona inguru (LH Dualaren arduradunak, Zuzendariak eta LH dualeko ikasleak dituzten tutoreak) bildu dira Lanbide Heziketa Dualaren gaineko gai ezberdinak eztabaidatzeko.

Mahai inguruetan ondorengo gaien gainean gogoeta sustatu da:

- Nola kudeatu ikasgela ikasle kopuru handi batek enpresetara joateko klasea utzi behar izan duenean

- Zein metodologia izan daitezke horrelako agertokiaren aurrean egokienak

- LH Dualean parte hartzen duten ikasleak eta parte hartzen ez dutenak konpetentzia ezberdinak jaso dezakete, nola egin diezaiokegu aurre gai honi?

- LH Dualean parte hartzen duten ikasleak ikasturtea gaindituta daukatenaren usteak, gelaren kudeaketan zailtasunak sortu ditzake

- Noraino hazi daiteke edo hazi beharko luke LH Dualean parte hartzen duten ikasleen ehunekoa ikasgelan

-  Nola egin daiteke LH Dualeko ikasleen jarraipena enpresarekin

-  LH Dualaren arduradunaren figura ikastetxean

-  …

Ondorio moduan azpimarratu daiteke LH Dualak hazkunde tasa handia izan duela azken urteotan, eta honek arazo berriak ekarri dituela LHko ikasgeletara. Egoera hauek modu egokian kudeatzeko ezinbestekoa da hauek identifikatzea eta hauek gainditzea ahalbidetzen duen eredu ideal bat definitzea.

 

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETELek KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEAREN ESPARRUAN BERE ESTRATEGIA EREDUA AURKEZTU DU

HETELek KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEAREN ESPARRUAN BERE ESTRATEGIA EREDUA AURKEZTU DU | HETELFP | Scoop.it

Urriak 26an HETELek, ASLErekin batera, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen esparruan “Nola planteatu estrategia dinamikoa, pertsonak kontuan hartuz bere zabalpenerako” ekitaldia antolatu zuen. Aurkezpen honetan estrategia ERRAZ, SINPLE eta FLEXIBLE baten garrantzia azpimarratu zen, errebisioak egiteko garrantzizko informazioarekin batera.

Jardunaldi honetan 90 pertsona inguruk parte hartu zuten eta bukaeran debate interesgarria sustatu zen.

2015a, kudeaketaren alorrean, urte aktiboa izan da HETELentzat. Izan ere, HOBIDE ereduan ebaluaketa eginez hasi genuen urtea eta Euskaliten Kudeaketa Aurreratuan ebaluaketa eginez bukatu dugu. Estrategia eredu dinamikoa izatea, hainbat errebisioekin, HETELen baloreei lotua eta pertsonen partaidetzarekin ezinbestekotzat geneukan eta ebaluaketa hauek iritzi hau sendotu digute.

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

HETELkaria 2015 eskuragarri!

HETELkaria 2015 eskuragarri! | HETELFP | Scoop.it
"HETELkaria" publikazioaren hogeita hamalaugarren alea aurkezten dizuegu. Publikazio honetan Alfons Cornella, Infonomiako Lehendakariari elkarrizketa, CEBEKeko Lehendakariaren LH eta enpresaren gaineko gogoetak eta beste hainbat artikulu aurkitu ditzakezu. Uste dugu artikuluak interesgarriak izan daitezkeela Enpresa edota Lanbide Heziketaren inguruan diharduten guztientzat.
 
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

Atzerrian praktikak egin nahi badituzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Atzerrian praktikak egin nahi badituzu Global Training beketan izena eman dezakezu! | HETELFP | Scoop.it

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.

HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika eta Adegik, 60 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa1.124€-koa izango da hilabetero. Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Holanda, Erresuma Batua, Alemania, Finlandia, Estatu Batuak, Panama, Mexiko…edo bestelako herrialdeetara

Global Training beketan izena emateko epea uztailak 27ra arte irekita egongo da (goizeko 12:00ak arte!) … Eman orain zure izena!

Informazio gehiago: http://www.global-go.net

more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

Arrakastatsua HETEL proiektuen azokaren bigarren edizioa

Arrakastatsua HETEL proiektuen azokaren bigarren edizioa | HETELFP | Scoop.it
Ekainak 9an HETEL proiektuen azokaren bigarren edizioa antolatu da, beTEKu –berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldeak bultzatuta. Bigarren edizio honetan 10 ikastetxetako 16 proiektu aurkeztu dira: - 4 europar proiektu - 2 metodologiaren alorreko proiektuak - Fabrikazio mekanikoko 4 proiektu- Elektrizitate eta elektronika alorreko 3 proiektu- Energia eraginkortasun alorreko 3 proiektu HETEL proiektuen azoka ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatu dugu. Helburu honekin, azokaren bigarren partean hainbat alorretako proiektu ideiak landu dira ikastetxeen artean (Energia eraginkortasuna, informatika, elektrizitatea eta elektronika,…) Ekitaldian 30 bat pertsona izan dira eta balorazioa positiboa izan da.
more...
No comment yet.
Scooped by HETEL
Scoop.it!

beTEKu taldea Alemanian izan da, bertan berrikuntza nola kudeatzen duten jakiteko

beTEKu taldea Alemanian izan da, bertan berrikuntza nola kudeatzen duten jakiteko | HETELFP | Scoop.it

beTEKu taldea Alamenian izan da eta bertan ikusi eta ikasitakoaren txostena egin dute. Mila esker Iñigo oso interesgarria!

 

Hemen daukazue txostena gazteleraz: http://issuu.com/hetel/docs/0000_amaierako_txostena_azkena/1

 

more...
No comment yet.