Emakume zientzialariak
412 views | +0 today
Follow
Your new post is loading...
Your new post is loading...
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Jocelyn Bell Burnell: "Bigarren pulsarra aurkitzea eureka-unea izan zen"

Jocelyn Bell Burnell: "Bigarren pulsarra aurkitzea eureka-unea izan zen" | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Iosif Shklovsky astronomoak hitz hauek esan zizkion Jocelyn Bell Burnell irlandarrari: "Bell andrea, XX. mendeko astronomia-aurkikuntza handiena egin duzu". Aurkikuntza hori pulsarrak ziren, irrati-uhinen pultsuak igortzen dituzten izarrak. Eta aurkikuntza horregatik, 1974ko Fisikako Nobel saria jaso zuen Antony Hewish proiektuaren zuzendariak. Bell Burnellek ez zuen Nobel saririk jaso, eta, hain zuzen ere, Shklovskyren hitzak horren aurreko erreakzioa izan ziren.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Ainare Idoiaga, primate artean

Ainare Idoiaga, primate artean | Emakume zientzialariak | Scoop.it
Kamerungo Limbe Wildlife kontserbaziorako zentruaren zuzendaria da. Legez kanpoko komertziotik askatutako primateak zaintzen dituzte han, ahal denean jatorrizko bizilekura itzultzeko.
more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Itziar Laka

Itziar Laka hizkuntzalaria da, EHUkoa. Gainera, ikertzailea da, elebitasunean aditua. Harekin izan gara hizkuntzari buruz hitz egiten. Noam Chomsky hizkuntzalari ospetsuarekin egin du lan eta oso ikuspuntu argia eta zabala du hizkuntzaren ikerketari buruz. Harekin egin dugu elkarrizketa luze eta interesgarria.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Idoia Goikoetxea

Idoia Goikoetxea | Emakume zientzialariak | Scoop.it
Atapuercan egin ditu azken lau urteak Idoia Goikoetxeak. Bere ikerketa-gaia: ume neandertalen behar metabolikoak, hau da, zenbat kilocaloria behar zuten egunean.
more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Arantza Urkaregi eta Inma Arostegi

2013 Estatistikaren Nazioarteko Urtea da. 1.942 erakundek hartzen dute parte antolaketan, ekintza asko antolatu dituzte eta estatistikari buruzko informazioa dibulgatzen ari dira. Nazioarteko urtearen informazio nagusia web orri batean bilduta dago, http://www.statistics2013.org/, baina urte honen berri ez da asko zabaldu. Guk EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko Saileko bi lagunen eskutik izan dugu urtearen berri: Arantza Urkaregi eta Inma Arostegi.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Isabel Salcedo

Isabel Salcedo | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Mikologian aditu eta UPV/EHUko irakasle Isabel Salcedok onddoen funtzioa, haien egoera eta pairatzen dituzten mehatxuak azaltzen ditu.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Cecilia Payne. Hidrogenozko izarrak

Cecilia Payne. Hidrogenozko izarrak | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Sir Arthur Eddington hitzaldi bat ematen ari zen, 1919an Gineako Golkoko Principe uhartera egindako espedizioaz. Espedizio hartan, eguzki eklipse batean egindako neurketekin frogatu ahal izan zuen Einsteinen erlatibitatearen teoria. Cecilia Payne gaztea ustekabean joan zen hitzaldi hartara, txiripaz; azken unean lagun batek joaterik ez eta sarrera eman ziolako. Baina, hitzaldi hark guztiz sorgindu zuen. "Munduaz nuen ikuspegia erabat aldatu zen --idatziko zuen bere autobiografian--, nire gelara bueltatu nintzenean, konturatu nintzen hitzaldi osoa hitzez hitz idatz nezakeela...

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Eli Alberdi

Eli Alberdi matematikariak gai interesgarri bat ekarri digu: populazioen bilakaeraren matematika. Biologoek erabiltzen dituzten eredu matematikoak dira; formula matematiko horien bitartez, espezieen populazioen gorabeherak aztertzen eta, kasu batzuetan, iragartzen dituzte. Fikzioan ere aplika daiteke kontu hori: zonbien inbasio bat. Zonbiek irabaziko dute eta gizaki guztiak zonbi bihurtuko diztute? Ala ez? Posible da zonbi guztiak garbitzea gizakiak bakarrik geratzeko? Kontu aproposa da matematikari buruz hitz egiteko.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Maite Louzao: "Itzuli ahal izango banu, berriro joango nintzateke albatrosak ikertzera"

Maite Louzao: "Itzuli ahal izango banu, berriro joango nintzateke albatrosak ikertzera" | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Indiako Ozeanoko uharte txiki batean egin du lan hilabetetan. Maite Louzao eta beste bi zientzialari ur korronterik gabeko txabola batean bizi izan dira, albatrosen kolonia baten ondoan. Albatrosek arrautzak zaintzen zituzten, eta zientzialariek segimendua egiten zieten. Eta hilabeteetako ikerketa gogor haren emaitza batzuk Science aldizkarian argitaratu zituzten urtarrilaren 13ko zenbakian, albatrosei klima-aldaketak onura ekarri diela azaltzeko.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

María Vallet: "Une batean, materialak kaltegarriak izateari beldurra galdu zitzaion, eta ikusi zen onura ere ekar dezaketela"

María Vallet: "Une batean, materialak kaltegarriak izateari beldurra galdu zitzaion, eta ikusi zen onura ere ekar dezaketela" | Emakume zientzialariak | Scoop.it

1990. urtean Farmazian lortu zuen katedra María Vallet kimikariak, eta ordura arte ikergai zituen materialentzat aplikazio berriak bilatzen hasi zen, "nire ikasle berrientzat interesgarriak izan zitezen". Horrela hasi zen medikuntzarako biomaterialak aztertzen, alegia, sistema biologikoekin elkarrekintzan jartzen diren materialak aztertzen. Orain, dagoeneko sortutako materialak "doitzen eta hobetzen" aritzen da, baita hirugarren belaunaldiko material deritzenak aztertzen ere, "arazo larri eta zailei" konponbidea bilatzeko. Besteak beste, hezurrak birsortzen eta botiken garraio eta dosifikazio selektiboa egiten laguntzen duten biomaterialak sortu ditu.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Mary Anning, fosilen dama

Mary Anning, fosilen dama | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Lyme Regis-eko (Ingalaterra) itsaslabarrean zebiltzan Joseph eta Mary, 15 eta 12 urteko anai-arrebak, aitarekin egin ohi zuten bezala, fosilak bilatzen. Baina 1811ko arratsalde hartan, inoiz ez bezalako aurkikuntza egin zuen Josephek: ia metro eta erdiko garezur bat! Krokodilo batena zirudien!...

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Rosalind Franklin

Rosalind Franklin | Emakume zientzialariak | Scoop.it

1953ko martxoan, Rosalind Franklinek prest zuen DNAren egiturari buruzko artikulua. Baina orduantxe jakin zuen Watsonek eta Crickek DNAren egituraren eredu berri bat proposatu zutela. Watsonen eta Cricken artikuluaren atzetik joan zen Franklinena, 1953ko apirilaren 25eko Nature n. Ohar bat idatzi behar izan zuen: "Gure ideia nagusiak bat datoz Watsonek eta Crickek aurreko artikuluan proposatzen duten ereduarekin". Eta ez zen harritzekoa bat etortzea, Franklinek jakin ez arren, haren datuetan oinarrituta baitzegoen Watsonen eta Cricken eredua.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Lourdes Herrasti: "Ez da berdina hezur biluziak edo jantziak ere topatzea: arropek hurbildu egiten gaituzte"

Lourdes Herrasti: "Ez da berdina hezur biluziak edo jantziak ere topatzea: arropek hurbildu egiten gaituzte" | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Berotasuna; zorroztasunarekin batera, hori transmititzen du Lourdes Herrastik, bere lanaz hitz egiten duenean. Osteoarkeologian espezializatua, hiru hamarkada daramatza Aranzadin lanean, baina ez ditu iragana ezagutzeko eta ezkutuan dagoena agerian jartzeko grina galdu. Urte guzti horietan, hainbat indusketatan parte hartu du, hasi neolitoko aztarnategietatik eta gerra zibileko hobi komunetaraino. Eta ahotsa aldatu egiten zaio azken hauek aipatzean.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Maria Sibylla Merian, xomorroekin liluratuta

Maria Sibylla Merian, xomorroekin liluratuta | Emakume zientzialariak | Scoop.it

1699an, 52 urterekin, Maria Sibylla Merian itsasontzia hartzera zioan. Kosta zitzaion bidaia ordaintzeko dirua biltzea; 200 margolan baino gehiago saldu behar izan zituen, baina, azkenean, amets hura bete ahal izango zuen. Testamentua idatzita utzi, badaezpada, eta, alaba gazteena ondoan, Surinamerantz abiatu zen. Lurralde tropikal hartako intsektuak gertutik behatzea zen Merianen ametsa, haiek ikertu eta marraztea.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Amaia Zurutuza: "Ez dut nire bizitza imajinatu nahi zientziarik gabe"

Amaia Zurutuza: "Ez dut nire bizitza imajinatu nahi zientziarik gabe" | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Modako materialarekin egiten du lan Amaia Zurutuzak, grafenoarekin. Baina Zurutuzak ez zuen grafenoa ia ezagutu ere egiten Graphenea enpresako zuzendari zientifikoa izateko elkarrizketa egin ziotenean. Industria farmazeutikotik zetorren, hau da, zerikusirik ez duen ikerketa batetik, eta, hala ere, dohainak bazituen fisikara salto egiteko. Otsailean, Amaia Zurutuza Norteko Ferrokarrilla irratsaioan izan zen, eta bere lanaz eta bizitzaz hitz egin zuen.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Isabel Elortza eta Marijo Uranga: Erizaintza historian eta gaur

Ibilbide azkar bat egin dugu erizaintzaren historian zehar. Erdi-arotik gaur egunera arteko historia Marijo Uranga eta Isabel Elortza Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleen eskutik. Bide horretan, XIX. mendeko Florence Nightingale erizaina ezagutu dugu, lehen erizaintza-eskola sortu eta ikasketen oinarria jarri zuen emakumea. Baina ez da historia bakarrik izan. Marijok eta Isabelek gaur egungo egoerari buruz hitz egin digute. Begirada interesgarria medikuaren ondoan egoten diren erizainen munduari.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Enkarni Gomez Genua: "Pentsatu behar dugu nork jasaten dituen gure ikerketaren ondorioak"

Enkarni Gomez Genua: "Pentsatu behar dugu nork jasaten dituen gure ikerketaren ondorioak" | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Elkarrizketaren hasieran apal eta urduri aitortu duenez, bere ibilbidea ez da arrunta izan. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatearen Meatze Eskolan ikasgaiak euskaraz ematen lehenengoetarikoa izan zen; azken urteotan, eta eskola berean, zientziaz eta generoaz hausnartzeko tailerrak eman ditu; teknozientziak eta zientzialariek gizartean duten ardurak kezkatzen du; emakume ingeniari eta asmatzaileen erakusketa antolatu du; eta harreman estua du artearekin. Agian ez da ingeniaritzan doktore den baten ohiko ibilbidea izango, baina gustura ageri da hartu duen bidearekin.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Maria Jose Iriarte

Maria Jose Iriarte | Emakume zientzialariak | Scoop.it
Ikerbasque ikerketa-irakaslea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko historiaurrea sailean egiten du lan.
more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Clara Immerwahr: kimikari, etxekoandre, martiri

Clara Immerwahr: kimikari, etxekoandre, martiri | Emakume zientzialariak | Scoop.it

1915eko maiatzaren 2an, gaueko ordu txikietan, senarraren armadako pistola hartu eta lorategirantz abiatu zen Clara Immerwarh, etxekoandrearen mantalarekin itotako kimikan doktorea, senarraren jarduerarekin ikaratua eta atsekabetua. Erabakia hartua zuen: bere bizitza bukatu zen.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Nahikari Blanco eta Amaia Zugadi, sei emakume matematikariri buruz

Gaur denboran atzera begiratu dugu historin izan diren emakume matematikari ospetsu batzuei buruz hitz egiteko: Teano, Hipatia, Emile de Chatelet, Sophie Germain, Sofia Kovalevskaia eta Emmy Noether. Izen handiak dira matematikaren historian. Haiei buruz hitz egin digute beste emakume matematikari batzuek: Nahikari Blanco eta Amaia Zugadi, Norteko Ferrokarrilleko matematikaren atala egiten duten bi kolaboratzaileek.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Maribel Arriortua: "Atomoa oso jostalaria da; batzuetan lortzen dugu kasu pixka bat egitea ere"

Maribel Arriortua: "Atomoa oso jostalaria da; batzuetan lortzen dugu kasu pixka bat egitea ere" | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Energia eta ingurumenerako aplikazio berrien bilaketan, atomoak eta materialak ditu bidaide Maribel Arriortuak (Barakaldo, 1950). Kristalografian eta Mineralogian katedraduna da, eta 35 urte daramatza Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle. Ikertzeaz gain, EHUren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak zuzentzen ditu 2002an sortu zirenetik. Zeregin guztiak ongi egiteko gakoa "burua eta denbora ongi antolatzea, eta erantzuten duen lantalde sortzailea izatea" dela dio.

more...
No comment yet.
Scooped by zientzia.net
Scoop.it!

Margarita Salas: "Phi29 fagoak poztasun handiak eman dizkigu"

Margarita Salas: "Phi29 fagoak poztasun handiak eman dizkigu" | Emakume zientzialariak | Scoop.it

Margarita Salas oso ezaguna da emakumea eta goi-mailako zientzialaria izateagatik. Ez da hain ezaguna, ordea, haren ikergaia. Salasek berrogei urte daramatza fago bat ikertzen: phi29 fagoa, hain zuzen. Fagoak bakterioak infektatzen dituzten birusak dira, eta phi29ak ezusteko eder askoak eman dizkio Salasi. Ikerketen bilakaerari buruzko hitzaldi bat ematera gonbidatu dute CIC bioGUNE ikerketa-zentrokoek, beren bigarren urteurrenean, eta hitzaldiaren ondoren harekin egoteko aukera izan dugu. Adeitasunez, zuzen eta zehatz erantzun die egin dizkiogun galderei.

more...
No comment yet.